Accueil > Helburuak eta ekintzak
Helburuak eta ekintzak

GOPYren helburua Pirinioez gaindiko mugikortasun-zerbitzu bakarra garatzea da.
Oinarria: Pirinioetako lurralde osoko mugikortasun-eskaintzak (praktikak, enplegua, boluntario-lana, etab.) GOPY plataforma batean biltzen dira eta gazteei ikusgai jartzen zaizkie laguntza espezifiko baten bidez: aukerak identifikatzea, hautagaitzak, irteteko prestaketa, mugikortasuna gauzatzea, esperientziaren eta ikaskuntzen balorizazioa.
Helburua da hezkuntzari lotutako xedeak izango dituen mugaz gaindiko mugikortasuna sustatzea, egituratzea eta balioztatzea Pirinio, Bilbo, Bartzelona, Perpinyà eta Hendaiako gazteen artean.
Horretarako, zenbait lan sartzen dira proiektuan, eta horien artean daude 3 tresna digital nagusiak:
- Hezkuntzako mugikortasun-eskaintzen eta gazteentzako aukera-bilaketaren arteko matching plataforma bat.
Plataforma horren datu-baseak lurralde osoan identifikatutako aukerak biltzen ditu 4 arlotan banatuta (praktikak, enplegua, boluntariotza eta ikasketak), eta gazteei eskuragarri jartzen dizkie, mugaz gaindiko lurralde osoko mugikortasunari lotuta informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen duen zerbitzu baten bidez.
- Gazteek eskuratutako gaitasunak baloratzeko plataforma bat.
Nola neurtu mugikortasunari lotuta eskuratutako ikaskuntzak eta gaitasunak, eta nola baloratu curriculumean eta lan-munduratzean indargune gisa; hori da tresna honen helburua, eta tresna hau mugikortasuna balioztatzearen eta gazteei, itzultzen direnean, laguntza eskaintzearen parte da.
- E-learning plataforma bat gazteen, prestakuntzaren eta hezkuntzaren arloan aritzen diren profesionalentzat.
Hezkuntzan eta gazteen arloan aritzen diren eragileen gaitasunak indartzea, gazteei mugikortasunari lotutako laguntza eman diezaien, eta lurralde osoko profesional gaituen sare bat eratzea.
GOPYk funtsezko bi lorpen ditu: mugikortasun-zerbitzu bat eta askotariko eragileek osatutako sare bat (elkarteak, enpresak, tokiko agintariak, prestakuntzako eta irakaskuntzako zentroak etab.) Bata bestearekin lanean.
Tailerrak, mintegiak eta foroak antolatuko dira sareko profesionalen gaitasunak garatzeko, hala, GOPY lurraldean erreferentzia izango den zerbitzu egituratzailea izan dadin.
Proiektuaren helburu orokorra
- POCTEFA eremuan gaitasunak eta enplegua indartzen laguntzea, eta horretarako, hezkuntza-xedeak dituen mugaz gaindiko mugikortasuna sustatzea.
GOPYk eskaintzen duen zerbitzuak erraztu egiten du pertsonen mugikortasuna gure espazioan; gaitasunak garatzeko xedea duen mugikortasuna, hain zuzen. Zenbait azterlanek erakusten dute mugikortasuna primerako palanka dela gaitasunak garatzeko eta lan-munduratzeko, eta proiektuaren lurraldean mugikortasuna indartzeak aukera ematen du enplegurako sarbidea hobetzeko; batez ere gazteentzat.
Proiektuaren helburu espezifikoak
Hezkuntzari lotutako mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzea POCTEFA eremuan:
- Zenbait alderdi interesdunei ezagutaratzea mugaz gaindiko mugikortasunak partikularrentzat, enpresentzat, agintarientzat, institutuentzat eta prestakuntza-zentroentzat gaitasunak, aukerak eta baliabideak eskaintzeari lotuta egiten dituen ekarpenak eta dituen alderdi interesgarriak.
- Prestakuntza-jarduerak hobetzea norbanakoentzako eta erakundeentzako mugikortasunerako sarbidearen eta mugaz gaindiko lankidetzen bidez, oztopoak murriztea, prestakuntzarako eta laguntzarako beharrei erantzutea, gazteentzako mugikortasun-aukerak identifikatzea eta horietan lagun egitea, eta lankidetzaren bidez, mugikortasuna erakundeei irisgarriago egitea.