Pistes erakundea gazteen hezkuntzarako mugikortasunean espezializatutako erakunde bat da. 3.000 gazte baino gehiago izan dira erakunde horrek azken 15 urteetan egindako ekintzen onuradunak (praktikak, borondatezko lana, sasoiko lanak eta kulturarteko trukeak). Pirinio Atlantikoetan aritzen da erakunde hau lanean, baina baita Akitania Berrian eta nazio mailan ere. Pistes erakundeak 4 urte daramatza mugaz gaindiko mugikortasuna garatzen.

Europako ehunka proiektutan izan da Pistes-Solidaires partaide eta koordinatzaile: Erasmus KA1, KA2, KA3, REC, Europe des citoyens, Europe Direct. Elkartea Europako proiektuen eskakizunen inguruan dago egituratuta, bai garapenari, bai proiektuen kudeaketari dagokionez.


Gazteei laguntza eta zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin sortu zen Mundus, hala, gazteek lan-munduratzeko eta gizarteratzeko aukera hobeak izan ditzaten. Mundus elkarteak maila askotako ikasleen eta boluntario-lana bilatzen duten gazteen mugikortasuna gidatzen eta laguntzen du. Aragoin aritzen dira eta Badalonan (Bartzelona) dute egoitza. Guztira, Europako 16 herrialde baino gehiagorekin aritzen dira lanean, baina baita Latinoamerika eta Afrikako herrialdeekin ere.

Bost urte baino gehiago daramatza Mundusek Erasmus+, TLN, Europe for citizens, LIFE eta AMIF proiektuak kudeatzen. Lanbide-heziketako ikasleen mugikortasun-programetan daude espezializatuta, baita gazteriari lotutako programetako mugikortasunean ere. Guztira, 40 proiektutik gora kudeatu dituzte.


Info Jeunes Toulouse Occitanie

Gazteek adierazitako beharretan oinarrituta finkatutako zazpi helburu nagusiren inguruan garatzen dute lana: laguntzea, lagun egitea, informazioa ematea, familiatik independizatzen laguntzea, konpromiso soziala sustatzea eta nazioarteko mugikortasuneko proiektuan laguntzea.

CRIJ Eurodesk sareko kidea da.

Gazteen informatzaileen prestakuntzan ere aritzen da CRIJ. EOLE eskualde-mugikortasuneko plataformaren koordinatzailea da Okzitanian, eta gazteentzako mugikortasun-aukeren sinergia sustatzea du helburua.

CRIJ zentroak badu esperientzia POCTEFA proiektuen kudeaketan, lider izan baita Trampoline delakoan, eta SUDOE “PORTEDEJO II” eta “No NEETS” proiektuetan.


Logo Parcours le monde

Parcours le Monde Sud-Ouest-en helburua da, hezkuntza formalaren eta ez formalaren bidez, kulturen arteko herritartasuna sustatzea eta garatzea, bereziki, horretatik urrunen dauden gaztekin; hori guztia autonomía, gizarte-lotura eta gizarteratzea eta lanbidea sustatzeko. Elkartearen ekintza nagusiak honako hauek dira: Europako eta nazioarteko mugikortasuna sustatzea, gazteei mugokortasun-proiektu bat eraikitzeko, gauzatzeko eta balioztateko laguntza ematea, prestakuntzak antolatzea (abiatzeko prestatzea, kulturartekotasuna, hizkuntza), proiektu-ingeniaritza eta mugikortasuna ahalbidetuko duten programak kudeatzea (boluntariotza, praktikak, gazte-trukeak, besteak beste). Okzitanie Eskualdean lan egiten du eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 

SOCek Europako programei lotutako mugikortasun-ekintzak egiten ditu Katalunian, prestakuntzarako eta praktikak egiteko egonaldiak garatzeko.

Erakunde eta elkarteekin harremanetan jartzen da mugikortasun-gaietan harremanak eta lankidetza indartzeko.

SOC elkarteak Gazteen Bermerako Programan hartzen du parte, TLN Mobilicat programa zehaztu eta kudeatzen du Katalunian, eta Eurodyssée programa kudeatu eta sustatzen du Katalunian. Katalunia da, orain, Eurodyssée programaren buru.


Ahalduntze sozial eta kolektiborako programak eta ekimenak garatzen ditugu. Hainbat gairen inguruan aritzen gara: mugikortasuna, gazteria, enplegua. Honako zeregin haiek ditu Fundazioak aitortuak: Gazteentzako informazioa eta lanerako orientazioa eskaintzeko zerbitzua, profesionalen elkartea, borondatezko lanaren eta partaidetzaren agentzia Bizkaian.

Europako programei eskainitako zerbitzu bat dugu. Europako Batzordearen Europe Direct Bizkaia ziurtagiria dugu herritarrei EBri buruzko informazioa emateko.

Proiektu europarrak: Erasmus (KA1, KA2), SVE/Europako Elkartasun Kidegoa, Euskadi Akitania euroeskualdea, Europako Gizarte Funtsa. EDE Fundazioa gazteen enplegagarritasunaren inguruan ari da.