POCTEFA

Coopération transfrontalière

GOPY proiektua 2014-2020 aldirako Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko elkarlanerako programa europarraren parte da, eta proiektuaren % 65a Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du.

POCTEFA programak Europa 2020 estrategiari ekarpena egiten dio hazkunde adimentsu, jasangarri eta inklusiboa lortzeko, eta kohesio ekonomikoa, soziala eta lurralde-kohesioa lortzeko, Espainia, Frantzia eta Andorrako mugako eskualdeen arteko lankidetza-jarduerak sustatzen ditu.

Helburu orokorra eskualdeetan dauden erronkei irtenbideak aurkitu eta gauzatzea da; honako gai hauen inguruko erronkei, hain zuzen: berrikuntza, baliabideen eraginkortasuna, ingurumena, ondasun eta pertsonen mugikortasuna eta lurraldeen kohesio eta inklusioa, hala, irtenbide horiek POCTEFA espazioko lurraldean bizi-kalitatearen hobekuntza ekar dezaten.

GOPY proiektuaren helburua mugaz gaindiko lurraldean ahalmen endogenoa, prestakuntza-sistemen garapena eta pertsonen gaitasunak sustatzea da, hala, lanerako sarbidea hobetzeko.