Mugikortasuna Europa mailan lantzen da, baina ez du pribilegiorik jasotzen mugaz gaindiko mailan. Gure lurraldeetako gazteak Europako lau bazterretara joaten dira ikasketetako seihileko baterako, praktikaldia edo borondatezko lana egiteko; ez dute mugaz gaindiko maila horretan pentsatzen.
Hala ere, mugaz gaindiko mailaren ahalmena askoz handiagoa da prestakuntzari begiratuta: gertutasunak aukera ematen du hezkuntza-erakundeen artean kalitatezko lankidetza operatiboak egiteko; murriztu egiten da mugikortasunerako sarbidearen kostua, garraioak utzi egiten diolako oztopo izateari; dauden jarduera-sektoreak osatuak eta askotarikoak dira (gure espazioan arlo guztiak, industria guztiak daude) eta gazteei jarraipena egiteko aukera izaten da.
Abantaila horiek ezagutarazi beharra dago, eta aukerak gazteei irisgarri jarri behar dizkiegu; enpresei erakutsi behar zaie mugaz beste aldeko gazteak hartzeko interesa.
GOPYren helburu zehatza gure lurraldeetako gaitasun endogenoa sustatzea da, eta horretarako eskaria eta eskaintza lotzea, hala enpresen, hezkuntzako eragileen eta prestakuntza jasotzen ari diren gazteen arteko loturak sortzeko aukerak ematea mugaren bi aldeetan.
GOPYren helburua mugaz gaindiko erreflexua sustatzea da; bai prestakuntzaren aukeraketan, bai langileen bilaketan.
Hala, proiektuak lagundu egingo du POCTEFA espazioaren eremuan gaitasunak eta enplegua indartzen, xedea hezkuntza duen mugaz gaindiko mugikortasuna bultzatuta.